Entradas

YOUTUBE-KO BIDEOA

Gaurko honetan bideo bat egin behar izan dugu gero YouTube-ra igo eta editatzen ikasteko. Kontuan izanik niretzako tresna berria izan dela zailtasunak izan ditut. Hala ere behin eta berriz begiratuz eta galdetuz hasierako bideoa editatzea lortu dut. Bideoa editatuz emaitza berriak lortu ditut eta horretarako irudia hobetu (mejorar imagen), amaieran soberan zegoen zati bat moztu eta subtituluak jarri dizkiot.  Beste hainbat aukera frogatu ditut musika, ahotsa azkarrago eta geldoago... jarriz, hala ere, ez zaizkit baliagarriak iruditu nire bideoa editatzeko nahiz eta beste bideo bat sortzeko agian erabilgarria izan daitekeen.  Nik sortutako bideoa ikusi nahi baldin baduzue, hemen duzue YouTube-ko esteka: https://www.youtube.com/watch?v=VuUnJLyB-nM&feature=youtu.be

Nire Ple-a

Ple-a zera da: erraminta multzoak, informazio iturriak, konexioak eta ekintzak aurrera eramateko pertsona bakoitzak erabiltzen duena. Behin horren esanahia ulertuta nire plea sortu dut Genially erabilita eta ondoren nik egindako lana atxikitzen dizuet: https://www.genial.ly/5a2e3c21acc8bb1cbc919269/maitane-garcia-herce

IPUINA, ITZALEN BIZILEKUA

Ipuinak haurren garapenaren parte dira eta beraz, garrantzia handia dutenak. Eskolan, etxean zein beste edozein esparrutan erabiltzen direnak eta umeen garapen prozesuan garrantzitsuak direnak. Ipuinak aukeratzeko hainbat irizpide hartu behar ditugu kontuan landu nahi diren balioak kontuan izanik. Horregatik da garrantzitsua ipuinak haurrei irakurri orduko hauen inguruko lanketa egin eta hauetaz hausnartzea. Guzti hori kontuan izanik nik ipuin bat sortu dut eta honen gaia zera da: guztiok behar ditugu baldintza ezberdinak bizi ahal izateko. Honen helburua geure beharrizanez ohartzea da, izan ere, funtsezkoa da haurrek ditugun behar ezberdinez konturatzea. https://www.culturestreet.org.uk/activities/picturebookmaker/?bookid=10635

SYMBALOO, MARKATZAILE SOZIALAK

Haur Hezkuntzan haurrek jolas ezberdinak aurkitzeko eta arakatzeko aukera duzue nik egindako Symbaloo honetan:

Nortasun digitala

Imagen
Nortasun digitalaren kontzeptuaren inguruan jakiteko  easely bat egin dut, ondoren agertzen dena ain zuzen:

Bilaketak egiteko erreminta ezberdinak

Imagen
1.1.- GOOGLE-EN BILAKETAK EGITEKO AHOLKUAK / TRESNAK Zer bilatu ?  Haur Hezkuntza zer den eta honen inguruko informazio ezberdina bilatzea dut helburu. Horretarako erreminta ezberdinak erabiliko ditut gauza beraren inguruko informazioa bilatzeko.  Non ?  Interneten egin dut bilaketa guztia tresna eta aholku ezberdinak jarraituz. Zelan ? Lehenik Haur  Hezkuntza ezer gehiago gehitu gabe jarri dut bilatzailean eta ondorengo hau agertu zait: Bigarrenez, ordea kakotx artean jarrita: Ondoren, + zeinua jarrita: Azkenik - zeinua erabiliz: Zer?  Azkenik hauen arteko ez berdintasunei erreparatuz esan beharrekoa da, lehen bi adibideetan ikus daitekeen moduan ez duela ardura tresna hauek erabiltzea edo ez, ez delako aldaketarik antzematen. Azken adibide bietan ordea aldaketak daudela ikusi daiteke. Beraz, zenbait tresna erabiliz informazio ezberdina aurkitu daitekeela konturatu naiz. Hala ere tresna hauek erabiltzek...

Nire Vokia

Imagen
HEZKUNTZA EMOZIONALA LANTZEKO HEZITZAILEENTZAKO AUKERAKO IKASTARO TEORIKO-PRAKTIKOA. Aintzane Irizarren eskutik, Emozioetan hezten bizitzarako prestatzen izeneko tailer esperientziala. AZAROAK 18 LARUNBATA (10:00-12:00) Tarifa : 55€ // 50€ hezitzaile eskolako ikasle ohientzat. Izena-emateko: info@ttiklik.com     Hemen doa nik sortutako Vokiaren esteka: http://tinyurl.com/y8adcogk