Fitxategi bat, ordenagailuko informazio multzoa da. Wordekin lan egiterakoan esaterako fitxategi bat sortzen dugu, ordenagailuan gordeta daukagun abesti bakoitza ere fitxategi bat izango da, argazkiekin berdin... Sistemak, fitxategi-motaren arabera automatikoki irudi ezberdinak erabiltzen ditu fitxategiak erakusteko. Modu honetan irudia ikusi bezain laster, zein dokumentu-mota den jakin dezakegu. Sistemak nola daki fitxategi bakoitza zein motatakoa den? P rograma baten bidez sorturiko fitxategi bat gordetzean, programa horrek guk emandako izenari luzapen bat gehitzen dio fitxategia zein programarekin egin den jakiteko. Adibidez , Microsoft Word programaren bidez gordetako fitxategiei guk emandako izenei .doc luzapena gehitzen zaie automatikoki, Microsoft Excelekoei .xls, Microsoft PowerPointekoei .ppt, irudi bati .jpg, .gif, .tif, .bmp edo .png, soinu fitxategi bati .wav, .wma edo .mp3 eta bideo fitxategi bati .avi, .mov edo .mpeg. Gehiago jakiteko, klikatu he...
Comentarios
Publicar un comentario