Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2017

IPUINA, ITZALEN BIZILEKUA

Ipuinak haurren garapenaren parte dira eta beraz, garrantzia handia dutenak. Eskolan, etxean zein beste edozein esparrutan erabiltzen direnak eta umeen garapen prozesuan garrantzitsuak direnak. Ipuinak aukeratzeko hainbat irizpide hartu behar ditugu kontuan landu nahi diren balioak kontuan izanik. Horregatik da garrantzitsua ipuinak haurrei irakurri orduko hauen inguruko lanketa egin eta hauetaz hausnartzea. Guzti hori kontuan izanik nik ipuin bat sortu dut eta honen gaia zera da: guztiok behar ditugu baldintza ezberdinak bizi ahal izateko. Honen helburua geure beharrizanez ohartzea da, izan ere, funtsezkoa da haurrek ditugun behar ezberdinez konturatzea. https://www.culturestreet.org.uk/activities/picturebookmaker/?bookid=10635

SYMBALOO, MARKATZAILE SOZIALAK

Haur Hezkuntzan haurrek jolas ezberdinak aurkitzeko eta arakatzeko aukera duzue nik egindako Symbaloo honetan:

Nortasun digitala

Imagen
Nortasun digitalaren kontzeptuaren inguruan jakiteko  easely bat egin dut, ondoren agertzen dena ain zuzen:

Bilaketak egiteko erreminta ezberdinak

Imagen
1.1.- GOOGLE-EN BILAKETAK EGITEKO AHOLKUAK / TRESNAK Zer bilatu ?  Haur Hezkuntza zer den eta honen inguruko informazio ezberdina bilatzea dut helburu. Horretarako erreminta ezberdinak erabiliko ditut gauza beraren inguruko informazioa bilatzeko.  Non ?  Interneten egin dut bilaketa guztia tresna eta aholku ezberdinak jarraituz. Zelan ? Lehenik Haur  Hezkuntza ezer gehiago gehitu gabe jarri dut bilatzailean eta ondorengo hau agertu zait: Bigarrenez, ordea kakotx artean jarrita: Ondoren, + zeinua jarrita: Azkenik - zeinua erabiliz: Zer?  Azkenik hauen arteko ez berdintasunei erreparatuz esan beharrekoa da, lehen bi adibideetan ikus daitekeen moduan ez duela ardura tresna hauek erabiltzea edo ez, ez delako aldaketarik antzematen. Azken adibide bietan ordea aldaketak daudela ikusi daiteke. Beraz, zenbait tresna erabiliz informazio ezberdina aurkitu daitekeela konturatu naiz. Hala ere tresna hauek erabiltzek...

Nire Vokia

Imagen
HEZKUNTZA EMOZIONALA LANTZEKO HEZITZAILEENTZAKO AUKERAKO IKASTARO TEORIKO-PRAKTIKOA. Aintzane Irizarren eskutik, Emozioetan hezten bizitzarako prestatzen izeneko tailer esperientziala. AZAROAK 18 LARUNBATA (10:00-12:00) Tarifa : 55€ // 50€ hezitzaile eskolako ikasle ohientzat. Izena-emateko: info@ttiklik.com     Hemen doa nik sortutako Vokiaren esteka: http://tinyurl.com/y8adcogk

Ingurune digitalak dituen onurez eta kalteez ohartzea

Imagen
IKT-ak (Informazio eta Komunikazio Teknologiak). Informazioarekin eta komunikazioarekin zerikusia duen arloa da, zenbait kontzeptu eta teknologien bilduma da, egunetik egunera birmoldatzen dagoena. Gizartean ematen diren aurrerapenen ondorioz, hau da, gizartea modernizatzen doan heinean gure beharrak ere horietara moldatzen joan behar gara. Beraz, IKT-ak hainbat esparru ezberdinetan du eragina eta baita hezkuntzan ere. IKT-een giltza norberarengan dagoela esan genezake, hau da, norberaren etengabeko prestakuntza gure esku dago. Horretarako ezinbestekoa da ardura hartzea eta egiten ari zaren ibilbide horretako hausnarketa eta ebaluazioa egitea. Modu honetan aurrera eramaten ari zaren horren emaitza edo ondorioa atera dezakezu eta balorazioa egin bere alde on zein txarrekin. IKT-een erabilerari dagokionez ordea, hainbat iritzi ezberdin daude. Askok erabilera pertsonala eta profesionala banandurik mantentzea egokiena dela diote eta beste askok iritzi honen kontrakoa adierazten ...

Fitxategi motak, luzapenak eta adibideak

Imagen
Fitxategi bat, ordenagailuko informazio multzoa da. Wordekin lan egiterakoan esaterako fitxategi bat sortzen dugu, ordenagailuan gordeta daukagun abesti bakoitza ere fitxategi bat izango da, argazkiekin berdin... Sistemak, fitxategi-motaren arabera automatikoki irudi ezberdinak erabiltzen ditu fitxategiak erakusteko. Modu honetan irudia ikusi bezain laster, zein dokumentu-mota den jakin dezakegu. Sistemak nola daki fitxategi bakoitza zein motatakoa den? P rograma baten bidez sorturiko fitxategi bat gordetzean, programa horrek guk emandako izenari luzapen bat gehitzen dio fitxategia zein programarekin egin den jakiteko. Adibidez , Microsoft Word programaren bidez gordetako fitxategiei guk emandako izenei .doc luzapena gehitzen zaie automatikoki, Microsoft Excelekoei .xls, Microsoft PowerPointekoei .ppt, irudi bati .jpg, .gif, .tif, .bmp edo .png, soinu fitxategi bati .wav, .wma edo .mp3 eta bideo fitxategi bati .avi, .mov edo .mpeg. Gehiago jakiteko, klikatu he...