Bilaketak egiteko erreminta ezberdinak

1.1.- GOOGLE-EN BILAKETAK EGITEKO AHOLKUAK / TRESNAK
Zer bilatu ? 
Haur Hezkuntza zer den eta honen inguruko informazio ezberdina bilatzea dut helburu. Horretarako erreminta ezberdinak erabiliko ditut gauza beraren inguruko informazioa bilatzeko. 
Non ? 
Interneten egin dut bilaketa guztia tresna eta aholku ezberdinak jarraituz.
Zelan ?
Lehenik Haur  Hezkuntza ezer gehiago gehitu gabe jarri dut bilatzailean eta ondorengo hau agertu zait:

Bigarrenez, ordea kakotx artean jarrita:

Ondoren, + zeinua jarrita:

Azkenik - zeinua erabiliz:

Zer? 
Azkenik hauen arteko ezberdintasunei erreparatuz esan beharrekoa da, lehen bi adibideetan ikus daitekeen moduan ez duela ardura tresna hauek erabiltzea edo ez, ez delako aldaketarik antzematen. Azken adibide bietan ordea aldaketak daudela ikusi daiteke. Beraz, zenbait tresna erabiliz informazio ezberdina aurkitu daitekeela konturatu naiz. Hala ere tresna hauek erabiltzeko eta hauen erabilera egokiaz jabetzeko gaian gehiago sakondu beharko litzateke, izan ere, ez daudela aldaketa nabarmenak eta ondorioz, zaila da ezberdintasunak ikusi eta antzematea. 


1.2.- BILATZAILE ESPEZIALIZATUAK

Aurretiaz erabilitako erramintez gain badaude bilatzaile espezializatuak ere, esate baterako: SlideShare eta bertan ere informazioa bilatzeko aukera daukagu.

Bertan bilatutako informazioa egokia iruditu zait, eta gainera aurretiaz nuen informazioa sakodu ahal izateko erabili dut.


1.3.- SARE SOZIALAK, INFORMAZIO dimentsioa lantzeko, baita KOMUNIKAZIOA ETA EDUKIAK SORTZEKOA

Azkenik sare sozialak erabili ditut gaiaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko. Hala ere googleko tresnei eta SlideShareri esker lortutako informazioa baliagarriagoa egin zaidala esan beharra daukat. Twiterra agian gauza zehatzak bilatzeko baliagarria izan dakidake baina kasu honetan Haur Hezkuntza zer den jakiteko modu orokorrean ez zait erabilgarria egin. 


Comentarios

Entradas populares de este blog

Fitxategi motak, luzapenak eta adibideak

IPUINA, ITZALEN BIZILEKUA