Ingurune digitalak dituen onurez eta kalteez ohartzea
IKT-ak (Informazio eta Komunikazio Teknologiak). Informazioarekin eta
komunikazioarekin zerikusia duen arloa da, zenbait kontzeptu eta teknologien
bilduma da, egunetik egunera birmoldatzen dagoena. Gizartean ematen diren aurrerapenen ondorioz, hau da, gizartea
modernizatzen doan heinean gure beharrak ere horietara moldatzen joan behar
gara.
Beraz, IKT-ak hainbat esparru ezberdinetan du eragina eta baita hezkuntzan
ere. IKT-een giltza norberarengan dagoela esan genezake, hau da, norberaren
etengabeko prestakuntza gure esku dago. Horretarako ezinbestekoa da ardura hartzea
eta egiten ari zaren ibilbide horretako hausnarketa eta ebaluazioa egitea. Modu
honetan aurrera eramaten ari zaren horren emaitza edo ondorioa atera dezakezu
eta balorazioa egin bere alde on zein txarrekin.
IKT-een erabilerari dagokionez ordea, hainbat iritzi ezberdin daude. Askok erabilera pertsonala eta profesionala banandurik mantentzea egokiena
dela diote eta beste askok iritzi honen kontrakoa adierazten dute. Nire ustez, egokiena
lehenengoa litzateke baina niri ezinezkoa egiten zait egunerokotasunean hori
praktikara eramatea eta beraz, neurriak hartuz norberaren irudi pertsonala
zaintzea da soluzioa.
Gaur egun irudi edota esaldi sinple
bat sarera igotzeak etorkizunera begira ondorioak ekar ditzake, gugan eragin
zuzena dutenak. Beraz, horrelako informazioa izatea eta hauek izan dezaketen
ondorioez jabetzea funtsezkoa delakoan nago, geure onerako.
IKT-ak onuragarriak badira ere
zabor mordoa dago ingurune digitalean eta baliagarria dena eta ez dena bereizten
jakin behar dugu. Hasieran aipatu dudan bezala, gizartean ematen diren
aldaketen ondorioz guri horietara moldatzea egokitzen zaigu eta baita esparru
digitalean ere.
Kontzienteki jokatzeak eta egiten dugun horretaz jabetzea gure bizitzako edozein esparrutan beharrezkoa bada ere ingurune digitalean duen garrantzia azpimarratzekoa da. Honek duen garrantziaz ohartu behar gara eta etorkizunera begira pertsonekin, haurrekin hain zuzen ere, jardun nahi dugunok argi izan behar dugu nor garen, izan ere, geure esku egongo diren haur horien etorkizuna baldintzatu dezakegu.

Comentarios
Publicar un comentario